XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABIRIA'TAR LUZIO, GOIAN BEDI

Gabiria Alustiza`tar Luzio Jauna, Gabiri erri politean jaioa zan, ain juxtu ere orain 63 urte dirala.

Aspaldiko urteotan, ordea, Zumarraga`n bizi zan bere emazte Pikasarri`tar Laura, semea ta bi alabekin.

Aldi batez Otzaurte`ko gaiñean mikelete izana genuan gure gizona.

Gero berriz, Gipuzkoa Aurrezki-Kutxa`kZumarraga`n duan ordezketxean sartu zan eta bertako arduradun edo buru izan zan zenbait urtez.

Zenbat eta zenbati ez ote zien bere serbitzu leiala eskeiñi Aurrezki-Kutxako lanetan? Batez ere baserritarrei, beren zalantza ta bearretan argi egiñez bezala, baita bideak erraztuz eta laguntza emanez ere.

Loraillaren 5`ean, astelen arratsaldean, Zumarraga`ko eliza bikaiña bete-betean eta gaiñezka jendez, Luzio, zanaren gorputzari agur egiten eta aren animaren alde otoitzean.

Ura betekada elizako barrunbeak! Esker onez betetako adiskide ugariak ziran, noski, nolarebait erantzun naiean.

Gabiri`tik, jakiña, ia erri osoa zan apaiza aurrena zala.

Ain benetan maite bai-zuan bere jaioterria! Tarterik zuan guztian agertu oi zan bere senitarteko ta kidekoekin txolarteak adiskidekiro alaitzera.

Gabiri ez zeukan aaztuta uztekotan.

Antxe gertatu giñan semearen ezkontzan eta, ia zortzi urte dirala, baita Luzio ta Laura`ren Zillar-estaietan ere.

Bere joera bizia, beti Gabiri`ra joan-etorriren bat egitea.

Ospakizun pozgarri artan ez genion alperrik opa izan, beste 25 urteren buruan elkarrekin biltzeko zoria! Baiña...

Gabiri baiño are maitagarriago dan nunbait edo nolabait zoriontsuan izango da onezkero zoriontsu betiren betirako.

Oso ere oso bertsozalea genun gure Luzio: bertsogillea, bertsolari-saioetan epaille ari izan zana, bertsolari askoren adiskide ta bera ere barruz beintzat bertsolari zan.

Amaika bertsolari agertu ziran illeta-elizkizunean bana abestuz, agur egitera: Igarzabal, Lazkano, Lizaso txapelduna, Larrañaga, Narbaiza, Lazkao Txiki, Murua, Bitor Agirre, Iraola...

Eta nork esan zenbaiteraño maite zuan gure Euskera? Ain biotzean zeramalako, laguntzen ere egiñaalean saiatzen zan.

Batez ere erriaren aotan maite zuan gure izkuntza: euskera bizia, erabillia, itzegiña.

Orregatik, ain zuzen, euskera idatzia ere erriaren gogokoa nai zuan eta erriarekin batera landua, eta ez iñola ere, euskal-senaz egosi gabeko mordoilloa.

GOIZ ARGI au ere biziro maite zuala esatea, ez da geiegi esatea.

Beti zai egoten bai-zan artu ta irakurtzeko.

Adibidetzat, ona emen 1975`go Gabonillaren 13`go alean argitaratu zituan bertsoak.

Era-berriturik agertu zan GOIZ ARGI asterokoari ongi-etorri sutsua ez al zion, bada egin?.

Poztu euskerazaleak
baserri eta kaleak!
Gure berri-emailleak
azkenengo aleak,
arturik arnas berriak,
onartu ditu erriak.

Indarra gorputz-soiñetan
euskal odol-zaiñetan,
izkuntza mingaiñetan,
zaindu alegiñetan.
Iraun dezan beti garbi
ortan saiatu GOIZ ARGI!
.

Erakutsi ausardia
berrituaz izardia.
Gure izkuntz garbia
loiturik erdia:
ez utzi orrela iltzen
amildegira murgiltzen.